sábado, 20 de noviembre de 2010

DBH 3- 4 BILBO - GUGGENHEIM

Urriaren amaieran Bilboko zazpi kaleak bisitatzen egon ginen eta Guggenheimeko erakusketak ere ikusi genituen bisita gidatu baten laguntzaz. Eguraldia lagun, egun polita pasa genuen.














domingo, 14 de noviembre de 2010

jueves, 17 de junio de 2010

L.H.4 ARANTZA

L.H. 4 mailakoak Arantzan pasa genituen aurreko asteko hiru egun. Naturan ekintza ugari( kobazuloa, zuhaitz abentura eta Sanjuanxahar) eginez primeran pasa genuen.


miércoles, 16 de junio de 2010

jueves, 10 de junio de 2010

Ametzagaña Parkea DBH 3-4


Aurtengo ikasturtea bukatzeko, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek Intxaurrondon berritu duten Ametzagaña Parkea ezagutu dute. Txangoaren hasieran Cristina Enea Parketik pasa ginen, eta Urumeatik dihoan bidegorri berri hartuta, Ametzagaña Parkera iritsi ginen. Bertatik Donostiako bista ederrak ikusi genituen. Uda honetan parke honetara joatea animatzen zaituztegu.

jueves, 3 de junio de 2010

BARATZA

Gaur goizean "baratzatxo" bat ikustera joan gara. Bertan gelan genituen landareak landatu ditugu. Ondoren kitarra geneukala aprobetxatuz abesti batzuk gustora abestu eta dantzatu ditugu.

sábado, 22 de mayo de 2010

LH 6 AZKEN IRTEERAK

Joan den astean 6. mailako ikasleak oso gustora ibili ziren txagoetan. Aste berean aukera izan zuten Txillida-Leku eta Zerain herria ezagutzeko.

Txillida-Lekuan euriak blai-blai utzi gintuen baina asko disfrutatu genuen Txillidaren artelanaz.

Zerain herriari egindako bisita ederra izan zen. Lehenengo Aizpeako meategietara joan ginen eta han galeria batean sartu ginen. Ondoren Larraondoko zerrategia eta kartzela ere bisitatu genituen. Benetan gomendagarria dela !!