jueves, 17 de junio de 2010

L.H.4 ARANTZA

L.H. 4 mailakoak Arantzan pasa genituen aurreko asteko hiru egun. Naturan ekintza ugari( kobazuloa, zuhaitz abentura eta Sanjuanxahar) eginez primeran pasa genuen.


miércoles, 16 de junio de 2010

jueves, 10 de junio de 2010

Ametzagaña Parkea DBH 3-4


Aurtengo ikasturtea bukatzeko, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek Intxaurrondon berritu duten Ametzagaña Parkea ezagutu dute. Txangoaren hasieran Cristina Enea Parketik pasa ginen, eta Urumeatik dihoan bidegorri berri hartuta, Ametzagaña Parkera iritsi ginen. Bertatik Donostiako bista ederrak ikusi genituen. Uda honetan parke honetara joatea animatzen zaituztegu.

jueves, 3 de junio de 2010

BARATZA

Gaur goizean "baratzatxo" bat ikustera joan gara. Bertan gelan genituen landareak landatu ditugu. Ondoren kitarra geneukala aprobetxatuz abesti batzuk gustora abestu eta dantzatu ditugu.