martes, 23 de febrero de 2010

L.H.3-4 IGARTUBETIA MIRANDAOLA



Otsailaren 19an Itsaso eta Legazpira joan ginen Igartubeitia baserria eta Mirandaola ikustera. Gure arbasoen bizitza ezautzeko aukera paregabea izan zen.







sábado, 26 de diciembre de 2009

JAIOTZA-OLENTZERO 2009





Gabon gauean Ikastolatik abiatuta Olentzero eta jaiotza Gros auzo guztitik ibili genituen Jesusen jaiotza iragartzeko. Primeran pasa genuen bertan elkartu ginenak. Zorionak eta eguberri on

miércoles, 23 de diciembre de 2009

LH 3. zikloko Gabon Saioa


Iritsi zen eguna! Abenduaren 18an saioaren eguna zen. Ilusio handiz prestatutako antzerkiak, dantzak eta kantak guraso eta familiakoen aurrean aurkeztu genituen. Oso pozik bukatu genuen eta gustora egindako lanaz eta sortutako giroaz.
Hemendik denoi opa nahi dizuegu:
"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!! "









sábado, 19 de diciembre de 2009

L.H. 2. Zikloko Gabon Saioa





Ostiralean, abenduaren 18 an L.H. 3 eta 4. mailakoek Gabonetako saioa egin genuen. Lortutako emaitzarekin oso pozik geratu ginen. Espero dezagun zuek ere gustura geratzea. Zorionak eta Urte berri on

domingo, 13 de diciembre de 2009

L.H.3-4 BERTIZ


L.H. 3-4 mailakoek Bertizeko Natur Parkean pasa genuen eguna. Benetan leku zoragarria, basoaren sekretu pila ikasteko aukera izan genuen.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

ORMAIZTEGI - URRETXU LH 5- 6. mailak



Ormaiztegirantz abiatu ginen Tomas Zumalakarregiren museoa ikusteko.
Ikus-entzunezkoak, familiako oroigarriak eta jolasak. Azkenekoak oso dibertigarriak izan ziren eta historia eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen.
Eta mozorroak? Zenbat gustatu zitzaigun mozorrotzea!!. Begira bestela zer nolako itxuraz agerzen garen!













Urretxuko Santa Barbara auzoan AIKUR baserria kokatuta dago. Bertan erleen mundua gertutik ezagutu genuen. Eztia, propoleo, argizaria, polena, ... zenbat gauza ematen diguten erleek.













Gu adi adi egon eta gero lanean ere jarri ginen eta bakoitzak bere kandela egin zuen. Baietz ederrak direla!


Ah!!! Eta ezti gozo-gozoa ere ekarri genuen etxera!


GASTEIZ DBH 3-4 mailak



Abenduaren 9an Gasteizko Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan genuen. Dakizuen bezala, obretan daude eta kaskoa buruan jarri ondoren, gida baten laguntzaz elizaren barrukaldean egiten ari diren zaharberritze obrak ikusi genituen. Emaitza ikusteko bi urte itxaron behar dugu, baina mereziko duela uste dugu.

Lehenengo bisita ondoren, alde zaharreko kaleetatik jeitsi egin ginen -esate baterako Cuchilleria kaletik- Virgen Blanca enparantzaraino.

Azkenik, norberak denbora librea izan zuen gustoko lekuak ikusteko: batzuk Florida parkean zegoen jaiotza ikusi zuten, beste batzuk, ordea, Dato kale inguruan dauden dendetatik galtzea erabaki zuten.

Autobusa hartzeko momentuan Gasteizko Katedral berria,Maria Inmaculada, ikusteko aukera ere izan genuen.

Benetan, oso hiri polita, txukuna eta interesgarria.